Blog hau teknologia gaiaren inguruan hitz egiteko, informazioa emateko, eztabaidatzeko..sortu den "gela" bat da, batez ere Lehen Hezkuntzako gelekin zerikusia duten gauzak konpartitzeko.

jueves, 18 de febrero de 2010

Web 2.0

Bideo hau ikusiz, web 2.0ren nondik norakoak ikusi ditugu.

Web 2.0a, webean oinarritutako bigarren zerbitzu generazio bat da, non ezaugarririk aipagarrienak, on-lineko kolaborazioa, interaktibitatea eta edukien elkarbanaketa dira. Hau da, erabiltzaileak berak dira zerbitzuaren sortzileak eta haien artean informazio hori konpartitu dezakete.

Bigarren zerbitzu generazio honen ezaugarririk aipagarriena, esan bezala, edozeinek informazioa sortu eta interneten jarri dezakela da eta, horrekin batera, beste edonork informazio hori editatu, komentatu edo zerbait gehitu ahal duela.

Beste ezaugarri aipagarri bat igotzen den informazio hori etiketatzeko aplikazioa da. Honek asko errazten du informazio edo berrien bilaketa, multzo edo gai berberari dagokion guztia etiketa batean sartuta dagoelako eta, horrela, berehala aurkitu dezakezu interesatzen zaizun gaiari buruzko informazio guztia (bideoak, artikuluak, komentarioak, foroak…)

Web 1.0 eta 2.0 arteko desberdintasun nagusiena, beraz, erabiltzaileek sortzileak direla da. Web 1.0an, informazioa “Pertsona” bat sortzen zuen eta beste guztiak informazio hori ikusten genuen; web 2.0an, berriz, informazioa edozeinek sor dezake eta beste erabiltzaile guztiak informazioa hori ikusi ez ezik, komentatu, editatu…ere egin dezakegu.

Ondorioz, esan dezakegu web 2.0ren bidez, orain edonork informazioa igo ahal duenez, Internet “egunkari” moduko bat bihurtu dela, non informazioa segunduz segundu berrizten den.
Honek zenbait arazo dakar, batez ere, enpresei, publizitateari dagokionez. Lehen, publizitate hori telebistan, irratian, egunkarietan…jartzen zen baina, gaur egun, jendeak interneten dabil gehiago beste leku horietan baino, beraz, publizitate atal hori ere berriztu behar izan da.

Eman dezagun adibide bat, RSS bidez, berri bat gertatzen denean abisu bat jaso dezakezu zure korreoan eta zer gertatu den jakingo duzu berehala. Egunkaria, berriz, hurrengo egunean emango du informazio hori.

Gainera, publizitate munduan dabilenek, badakite iragarkirik hoberena ahoz ahozkoa dela. Beraz, web 2.0 orri hauetan, produktu baten erabiltzaileak produktu horri buruzko iritzia eman dezakete, ona edo txarra, eta horrek eragin handia izango du beste kontsumitzaileengan. Honen ondorioz, publizitate mota berriak sortu dira, adibidez, weborrietan jartzen diren irakarki laukiak.

Bukatzeko, esan beharra dago argi dagoela oso herraminta praktikoa dela zerbitzu berri hau eta gauzak etengabe aldatzen ari direla, non ezin garen pauso bat atzera geratu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario