Blog hau teknologia gaiaren inguruan hitz egiteko, informazioa emateko, eztabaidatzeko..sortu den "gela" bat da, batez ere Lehen Hezkuntzako gelekin zerikusia duten gauzak konpartitzeko.

viernes, 26 de febrero de 2010

Tim O´Reilly

Tim O´Relly 1954an Cork-en (Irlanda)jaio zen irlandar bat da. O´Reilly Media editorialaren burua da. Software askearen bultzatzailea da, Web 2.0 kontzeptuaren autorea eta baita Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu duten pertsonen artean ere badago. Honetaz aparte, hainbat libururen egile da, guzti hauek bere argitaletxeak argitaratuak.

WEB 2.0 kontzeptua, beste sarreretan azaldu eta hitz egin dugun bezala, hurrengoa lortzeko sortu zen: sarea sarean dabiltzanek hobetzea eta garatzea. O’Reillyren ustez “internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla.”
Izan ere, Tim O´reillyk berak daukan bloga ikus dezakezue.

Tim O´reillyri buruz pixka bat hitz egin eta gero, hari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue, Canal Sur telebistan eskeiniko elkarrizketa ikus dezakezue hemen.

Bukatzeko, hurrengo bideoan gizon garrantzitsu eta interesante honi buruzko informazio laburtua ikus dezakzue:


No hay comentarios:

Publicar un comentario