Blog hau teknologia gaiaren inguruan hitz egiteko, informazioa emateko, eztabaidatzeko..sortu den "gela" bat da, batez ere Lehen Hezkuntzako gelekin zerikusia duten gauzak konpartitzeko.

lunes, 1 de marzo de 2010

informazioaren gizartea

INFORMAZIOAREN GIZARTEA, zenbatetan entzun dugu kontzeptu hau? Gaur egun edozeinen ahotik aterata entzun dezakegu termino hau baina, zertan datza?

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.

Begibistan, positiboa, praktikoa, erabilgarria dela irudi dezake, alde txarrak izango ez balitu bezala, baina, nahiz eta guztiz erabilgarria, positiboa eta praktikoa izan, alde txarrak edo ez hain onak ere baditu. Irakaskuntzarekin zerikusia duen blog bat denez hau, hezkuntza-sisteman daukan eragina da gehien inportatzen zaiguna. Hortaz, weborri honetan sar zaitezke eta, bertan, Florentino Vazquez Entonadok idatzi duen liburu bat aurki dezakezue, non gure gai honi buruzko hausnarketak agertzen diren, betiere hezkuntzaren ikuspegitik, hau da, irakasle-ikasle eralzioaren ikuspegitik.

Bukatzeko, informazioaren gizarteari buruzko bideoa uzten dizuet:


No hay comentarios:

Publicar un comentario