Blog hau teknologia gaiaren inguruan hitz egiteko, informazioa emateko, eztabaidatzeko..sortu den "gela" bat da, batez ere Lehen Hezkuntzako gelekin zerikusia duten gauzak konpartitzeko.

lunes, 15 de marzo de 2010

Prometeus



Bideo honetan, azken urte hauetan gertatu den aldaketa teknologikoari buruz hitz egiten da. Aurreko garaietan ezagutzen genuen guztia, gaur egun, digitalizatu egin da eta honek izugarrizko aldaketa teknologikoa ekarri du. hemendik lau egunetara, papera alde batera utzi eta dena ordenagailuen bidez egingo dugu.

Urte batzuetatik hona, gure gizarteak aldaketa handia jaso du. Oso azkar mugitzen doa dena eta, egunetik egunera, gauza berriak asmatzen dituzte. Alde batetik garrantzitsua eta positiboa iruditzen zait, horrelako aldaketak, berrizketak... bizitza errazten dutelako gehienetan baina, beste alde batetik, batzutan gauzak arinegi doazela iruditzen zait, nolabait beti atzeratuta gaudelako sentsazioa dago.


Etorkizun batean irakasle izango naizen aldetik, haurrei hau azltzea komenigarria dela iruditzen zait, baita honen erabilgarritasunaz ohartaraztea. Izan ere, hemendik urte gutxira teknologia berriagoak egongo dira eta gure haurrak ezinbestekotzat izango dute guzti hauen erabilpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario