Blog hau teknologia gaiaren inguruan hitz egiteko, informazioa emateko, eztabaidatzeko..sortu den "gela" bat da, batez ere Lehen Hezkuntzako gelekin zerikusia duten gauzak konpartitzeko.

jueves, 18 de marzo de 2010

Blogak irakaskuntzan


Irakaskuntza, betidanik, etengabe aldatzen joan da. Gure aiton-amonen irakaskuntza ez zen gure gurasoen irakaskuntza bezala eta gure irakaskuntza ere, ez da gure gurasoena bezala izan. Hau jarraituz, gure seme-alaben irakaskuntza ere ez dela berdina izango esango genuke. Eta noski, hala izango da; ados gaude. Hala ere, pixka bat aztertzen baditugu aiton-amonen, gurasoen eta gure irakaskuntzak, desberdinak aurkituko ditugu baina, gure seme-alabenekoekin aldentzerakoan, desberdintasunak beste alderdi bateko desberdintasunak izango dira nabarmenenak: teknologia berrien erabileran, hain zuzen ere. Teknologia berri hauek deitu gabe sartu dira gure bizitzan eta, irakaskuntza, lehen esan dudan bezala, etengabe aldatu eta berriztu behar da, beraz, ez dago zalantzarik, tecnologia berriak sartu behar izan dira irakaskuntzan, curriculumean, hain zuzen ere.
Gure Irakasgai honetan, blog bat sortzen hasi gara, bertan sartu ahal diren aplikazioak nola erabili eta sortu ikasi dugu eta, orain, nola ez, irakaskuntzara aplikatu behar izango dugu baina…nola erabili ahal ditugu eskolan, atera ahal den etekin guztia aterazteko?
Klasean ikusi dugunez, ia edozein gauza “eskegi”, sartu edo komentatu ahal dugu, beraz, eskolan erabiltzeko euskarri bikaina dirudi.
Hasteko, umeentzat garrantzitsuena den “tresna” erabiltzeko eta hobetzeko erabil daiteke: lenguaia. Adibidez, klaseko blog bat sortzen badugu, ikasleak egunero zer egiten duten idatzi dezakete, adibidez. Horrela, egunero, ikasle batek idatzi lezake eta, garrantzitsu sentitzeaz gain, hizkuntza ere hobetuko du. (ingelesez, euskeraz edo gaztelaniaz erabilgarria litzateke).

Honez gain, aplikazioak sartu daitezke blogean, beraz, arbela digitalarekin erabilgarriak diren jolasak ere sartu daitezke, klase osoa egiteko. Horrela, ondo pasatzen dute eta, era berean, ikasten dute. Hau erabilgarria da, batez ere, atzerriko hizkuntza irakastean, nahiko zaila egiten zaielako eta, jolasekin, era dinamikoan ikasten dute hiztegia, gramatika, estrukturak...

Atzerriko hizkuntzan sartzen bagara, egunero, edo astero, ingelesez hitz egiten duten herrialdeei buruzko berriak sartu ditzake irakasleak, umeak klasean irakur dezaten eta, horrela, atzerriko hizkuntza irakurtzen dute eta kultura ere ikasten dute. Nagusiagoak badira, ikasleak berak bilatu dezakete berri horiek interneten eta gero, blogean sartu.

Ikusten denez, mila gauza egin daitezke blogekin eta, irakaskuntzan ere erabilgarria izan ahal da, ez bakarrik eskolaz kanpoko bizitzan. Izan ere, nahiko arazo agaertzen direnez interneten edozein gauza egiten dabiltzaten pertsonekin, positiboa litzateke erabilpen “didaktikoagoak” ikasleei erakustea, bakarrik gizarte sareetan edo “Messenger-ean” sartzeko erabil ez dezaten.





No hay comentarios:

Publicar un comentario