Blog hau teknologia gaiaren inguruan hitz egiteko, informazioa emateko, eztabaidatzeko..sortu den "gela" bat da, batez ere Lehen Hezkuntzako gelekin zerikusia duten gauzak konpartitzeko.

domingo, 28 de marzo de 2010

Remove

Informazioaren gizartea deritzon "unean" gaude orain. Dirudienez, dena da positiboa, praktikoa, erabilgarria... baina, egia esanda, guztion datu informatikoak enpresa askoren menpe daude, hau da, datu trafikoa ematen da. Enpresa hauek, gure datu baseak erosten dituzte. Pentsa dezakegu "Nik ez diot inori eman datu hauek" baina gure datuak hainbat era desberdinez ematen ditugu nahigabe: mobila erabiliz, kreditu txartelarekin ordaintzen, galdetegiak erantzuten...Ez gara konturatzen baina oso kontrolatuak gaude. Dispositibo horiek informazio igorleak dira. Hori ekiditzeko ematen den aukera bakarra hauek ez erabiltzea da, bideoan agertzen den gizonarekin ikusten den moduan.

Nire ustez, teknologia berriekin oso pozik gaude eta denok erabili eta izan nahi dutugu, asken modeloak gainera baina, ez gara konturatzen hauek erabiltzeak ekar ditzaketen ondorioz. Gure identitatea gal dezakegu, gure irudia apurtu dezakegu...
Bukatzeko, esan ahal dudan gauza bakarra hurrengoa da: buruarekin erabili behar ditugu gure eskuan jartzen diren tresna guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario